Entradas con la etiqueta ‘grupos’

Amaitu dira aurtengo udalekuak!

Ekainak 23an hasi eta uztaila amaierararte Zurriola Ikastolako haurren alaitasuna izan dugu Iriarte aterpetxean. Hiru txandetan zehar, zortzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoek Zaraitzu ibarrean txango eta jolas artean bertako baso, erreka, zelai, mendi eta herriak ezagutu eta gozatzeko aukera izan dute.

Ekintza askoren artean, Gartxot eta Mikelot Itzaltzuko bardoen kondaira eta bizilekuak ezagutzeko parada izan dugu, baita zenbaitzuentzat lehen aldiz izarrez beteriko “logela” erraldoi batean amets egiteko aukera izan da.

 

Oso ondo pasa dugu zuekin!!

Nahi duzuen arte!!

 

Buscar-Bilatu

temperatura Oronz

Canal de Video
Siguenos en