Entradas con la etiqueta ‘colonias’

UDALEKUETAN! DE COLONIAS!

IMG_2875

Uztailaren 22 arte, udalekuetan gaude
Hasta el 22 de julio, estamos de colonias

Orontze, orontze udalekuetan
mendiak, errekak ta baso artean
orontzen!

Motxilan kantinplora
eta botak jantzita, ze gustora

Lagun ezinhobeak
monitore bikainak
sukaldari aparta
ta paraje ederra

Mendian
gora goaz sufritzen
goitik behera izerditzen
gailurra dugu ikusten
azkenean

Bandera jolasean
zenbakiak kopetan
musika kaxan ordea
ea nork duen zortea!

uooooo… ORONTZEN!! (BIS)

(doinua: kolore, kolore)

Amaitu dira aurtengo udalekuak!

Ekainak 23an hasi eta uztaila amaierararte Zurriola Ikastolako haurren alaitasuna izan dugu Iriarte aterpetxean. Hiru txandetan zehar, zortzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoek Zaraitzu ibarrean txango eta jolas artean bertako baso, erreka, zelai, mendi eta herriak ezagutu eta gozatzeko aukera izan dute.

Ekintza askoren artean, Gartxot eta Mikelot Itzaltzuko bardoen kondaira eta bizilekuak ezagutzeko parada izan dugu, baita zenbaitzuentzat lehen aldiz izarrez beteriko “logela” erraldoi batean amets egiteko aukera izan da.

 

Oso ondo pasa dugu zuekin!!

Nahi duzuen arte!!

 

Buscar-Bilatu

temperatura Oronz

Canal de Video
Siguenos en