NATURA, KIROLA ETA INGURUGIROA GAZTEENTZAT

arandari 3Udaberriak Nafar-Pirinietako txoko honetan aukera paregabeak eskaintzen dizkigu kirola, abentura eta natura uztartzeko. Iriarte aterpetxetik honako ekintzak proposatzen dizkizuegu eskola, ikastola eta aisialdi taldeei batez ere. Kirol ekintzak K2-ko lagunen gidaritzapean egiten ditugu, eta naturgiro ekintzak eta tailerrak GENTIANA Servicios Ambientales en el Pirineo/Ingurumen-zerbitzuak Pirinioetan ingurugiro enpresako lagunekin.

2015-2016 MULTIABENTURA ETA INGURUGIRO EGONALDI PROPOSAMENAK

1. Aukera: Zaraitzu

Pentsio osoa aterpetxean
Eskalada hastapena + naturgiro ekintza bat

PREZIOA: 51€

2. Aukera: Arroilak

2 pentsio oso aterpetxean
Eskalada hastapena + naturgiro ekintza bat
Arroila jaitsiera + naturgiro ekintza bat (*)

PREZIOA: 108€

3. Aukera: Iratiko Basoa

3 pentsio oso aterpetxean
Eskalada hastapena + naturgiro ekintza bat
Arroila jaitsiera + naturgiro ekintza bat (*)
Iratiko basora txangoa (*)

PREZIOA: 149€

(*) Ekintzak burutzeko beharrezkoa da desplazamendua autobusean.

Abentura eta kirol ekintzak (10 urtetik aurrera)

Eskalada hastapenak

Orontzen bertan prestatuta ditugun eskalada bia erraz batzuetan eskaladarako oinarrizko materiala ezagutuko dugu, paretan gora igotzeko teknika ezberdinak eta nola ez rapelatzen ikasiko dugu.

Arroila jaitsiera

Nafar Pirinioak txoko izkutuak ere baditu, arroilak adibidez. Hauek jaistea abentura, kirol ekintza zoragarria sortatzen da, non ur-jauziak rapelatuz, putzuetan saltatuz edo tobogan naturaletan irristatuz primeran pasatuko dugun, beti ere K2-ko lagunen gidaritzapean eta segurtasunean. Adin hauetarako proposatzen dizuegun arroila Burgiko Arandariko arroila da. Eguna borobildu nahi baduzue, behin Burgin gaudela beste ekintza gehigarri bat proposatzen dizuegu: Lanbideen ibilbidea ezagutzea, non garai bateko inguruko lanbide ezberdinak ezagutuko ditugun: almadiak, ikazkinak, garai bateko hozkailua…

Ingurugiro ekintzak

Natura jangarri, aromatiko eta sendagarria

Jolasen bitartez inguratzen gaituzten landareen mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dugu. Landareen alde jangarria ezagutu, landare usaintsuekin usaimena frogan  jarri eta onurak ematen dizkiguten sendabelarrak zeintzuk diren ikasiko dugu. Gainera, produktu natural bat (ukendua, poltsa aromatikoa…) landuko dugu.

Nor bizi da hor?

Ikusmena eta entzumena ezinbesteko zentzuak dira gure inguruko animaliak behatzeko. Argazki, marrazki, soinu eta gorpuzki biologikoen bitartez, animalien habitataren bereizitasunak eta haien ohitura berezienak ezagutuko ditugu, gure etxeetan bizi diren animalietatik hasi eta basoan ezkutatzen direnak antzeman arte.

Ezagutu ibaia eta bere ingurua

Proba batzuen bidez, parte-hartzaileek Zaraitzu ibaia ezagutuko dute: gaur egun ibaiaren kontserbazio egoera zein den eta zaintzarako konponbide posibleak zeintzuk izan daitezkeen. Joko eta identifikazio ekintzen bidez ibaiaren bioaniztasunaz jabetuko gara.

Iratiko basora txango gidatua eta interpretatua

Basoko fauna ezagutuko dugu aztarnen, soinuen eta seinaleen bitartez eta zorte pixkat izanik animaliak ikusteko aukera izango dugu: katagorriak, orkatzak, azeriak, oreinak… Gainera, Iratiko Oihanaren aitzina ere ezagutuko dugu gizakiaren ikuspegitik, gure arbasoek bertan gaur eguneraino izan dituzten jarduerak zeintzuk diren ikusiko ditugun: baso-ustiapena, lareen kudeatzea, turismoa… Egun osoko jarduera izango da basoan murgilduta.

Arroilak ezagutuz

Piriniora bidean ikusgarriak diren parajeak topatu ditzazkegu, hala nola, Irunberriko eta Arbaiuneko arroilak. Milaka urteetan zehar uraren igadurak sorturiko paisai miragarriak dira Nafarroako bi arroil garrantzitsu hauek. Irunberriko arroila oinez zeharkatuko dugu, iberiar penintsulako lehendabiziko tren elektrikoak erabiltzen zuen bide berberetik. 1300 metroko ibilbidea dugu non trenarentzako egindako tuneletatik igaroko garen deabruaren zubira iritsi arte,  bertako haitzetan bizi diren hegaztiak ezagutuz. Ondoren, Arbaiun arroilaren behatokian geratuko gara. Arroila hau Nafarroako handi eta ikusgarriena da etabertan bizi da Nafarroako Sai arre koloniarik handiena.

DSC04484P1040441DSC04502

 

2015-2016 kurtsorako PREZIOAK (pertsonako)

Aterpetxean egonaldia

  • Pentsio Osoa: Gosaria, bazkaria, afaria eta ohea, 23€
  • Pentsio erdia: Gosaria, bazkaria edo afaria eta ohea, 18€

Kirol ekintzak

  • Eskalada hastapena: 18€ (Materiala, begiraleak eta segurua barne)
  • Arroila jaitsiera: 24€  (Materiala, begiraleak eta segurua barne)
  • Arroila jaitsiera, Lanbideen ibilbidea eta Burgiko arroilaren interpretazioa biologoarekin: 34€ e (Materiala, begiraleak eta segurua barne)
  • Arroila jaitsiera egiteko autobus desplazamentua beharrezkoa da. Autobusa guk jarri ezkero, zerbitzuak 500€ko prezioa du.

Naturgiro ekintzak

  • Ezagutu ezazu ibaia eta bere ingurua: 10€
  • Nor bizi da hor?: 10€
  • Natura jangarri, aromatiko eta sendagarria: 10€
  • Irunberriko eta Arbaiungo arroilan ingurugiro ekintza: 18€
  • Iratiko basora txango gidatu eta interpretatua: 18€
  • Iratiko basora txangoa egiteko autobus desplazamentua beharrezkoa da. Autobusa guk jarri ezkero, zerbitzuak 500€ko prezioa du.

Prezio guztiek B.E.Z.a barne dute.

Eskaintza guzti hauek gutxienez 20 parte-hartzailez osaturiko taldeei zuzenduak daude.

Deja un comentario

*
Buscar-Bilatu

temperatura Oronz

Canal de Video
Siguenos en